Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/09/22
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Agurra 

Ekaina iritsita geure egunerokoekin jarraitzen dugu denok, baina ikuspegia hurrengo San Pedro jaietan jarrita, oso gertu baitauzkagu. Iritsi da gazteok eta hain gazteak ez zaretenok zeuen brusak berreskuratzeko garaia, eta baita zeuen lagunekin eta senideekin herriko jaiez gozatzeko hitzorduak egiten hasteko garaia ere.

Programak berrikuntzak izango ditu, noski, baina jarduera tradizionalenak eta herritar gehien biltzen dituztenak ahaztu gabe.

Iaz hasitako ildoari jarraituz, lasarteoriatarrei berriro ere aukera eman diegu beren proposamenak aurkez ditzaten eta modu horretan denon gustuko jaiak antolatzeko. Ideia horietako batzuk gaineratu ditugu, eta Udalaren eta herritarren arteko elkarlan onaren isla izango dira. Ekindako bide honi gero ere jarraipena emango diogu, eta urtetik urtera parte-hartzea handiagoa izatea espero dugu.

Gainera, aurten gehiago izango dira udalerriko entitateek antolatzen dituzten ekintzak. Orain artekoek jarraipena izango dute, eta, aldi berean, elkarte berriak batuko dira ekimen honetara.

Egoera ekonomikoak hartaratuta, udalok ere sumatzen baitugu, aurtengo jaiak antolatzeko partida iazkoa baino txikiagoa izango da. Baina ez ditugu horregatik San Pedro okerragoak izango. Maila mantentzeko arduratu eta mobilizatu gara, eta Gazteria eta Festetako Departamentuak ahalegin handia egin du merezi duzuenaren pareko ekintzak antolatzeko. Egun hauetarako prestatu ditugun ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztet, disfruta ditzazuela ahalik eta gehien, eta erakuts dezagun, beste behin ere, badakigula inguratzen gaituena errespetatuz ondo pasatzen.

GORA SAN PEDRO JAIAK!
GORA LASARTE-ORIA!


ALKATEAK,
ANA URCHUEGUÍA ASENSIO 


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria