Lasarte-Oriako Udalak Atsobakar zaharren egoitzako Eguneko Zentroaren zerbitzua zabaldu du. Igande honetatik aurrera asteburuetan irekiko ditu ateak lehenengoz.
Egungo egoera ekonomikoa onena ez bada ere, Udalak beharrezko ikusi du helduenei ematen zaien gizarte-laguntza hobetzeko esfortzua egitea eta, horrekin, lasarteoriatarren bizi-kalitatea gehitzea.
Astelehenetik ostiralera egiten den bezala, 9.00etatik 18.00etara emango da zerbitzua bai larunbatetan eta baita igandetan ere. Eguneko Zentroak dituen 15 erabiltzaileetatik 9k eskatu dute dagoeneko beren asistentzia asteburura luzatzea.