Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Gabonetako Haur Parkeak abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra irekiko ditu ateak 

Datorren astelehenean, abenduak 22, bere ateak zabalduko ditu Eguberri hauetan ere txikientzako ikuskizun nagusia izango dena. Gabonetako Haur Parkeak ohiko ekintzak izango ditu aurten, eta baita berrikuntzak ere, horien artean lau egun gehiagoz zabalduko dela, urtarrilaren 4ra arte. Lasarteoriatarrek behin baino gehiago egindako eskaera da eta Udalak aurten esfortzua egitea erabaki du.

Eguberri hauetako ekintzen aurkezpenean Ana Urchueguía alkateak azaldu zuen moduan, “adin jakin batekin festa hauek pixka bat tristeak bihurtzen dira, baina haurrentzako ilusioa da dena eta beraiengatik egin nahi izan dugu esfortzua”. “Gainera, alaitasuna jarri nahi dugu momentu honetan dagoen egoera orokorrari”.

Parkearen ordutegia, Michelingo frontoian izango dena, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara izango da. Olentzero bertan izango da 22, 23 eta 24an. 28an pailazo ikuskizun bat izango da eta urtarrilaren 2rako diskofesta prestatu dute. Txokolate janak emango dio amaiera parkeko jarduerari urtarrilaren 4an.

Horrez gain, egunero egongo dira haurrentzako ludoteka, puzgarriak, tailerrak edo bideojokoak, besteak beste. Gazteria eta Festetako saileko lehendakaria den Jesús María Zaballosen hitzetan, “gure helburua ez da jolastu dezaten besterik gabe, baizik eta beste haur batzuekin partekatu eta disfrutatu dezaten”.

Sarrera doakoa izango da haurrentzako eta helduek euro bat ordaindu beharko dute, udalerriko Juanjo Marante GKErentzat izango dena. Horien artean hamar bazkari edo afari zozketatuko dira gero Martin Berasategi jatetxean.

Publiko zabalago batera iristeko asmoz, kale hezitzaileek 11 eta 18 urte arteko gazteentzako ekitaldiak antolatu dituzte. Abenduaren 23an Andatza plazan 16.00etatik 20.30era Beat box, parkour, kutxa flamenkoak edo hip-hop erakustaldiak izango dira, beste batzuen artean. 30ean Villa Mirentxu ondoko trinketean graffiti, henna, tinbal, pitxia, malabarismo, herri-kirol eta gozo-eltze jarduerak izango dira.

Bestalde, ostirala abenduaren 26an uretako festa izango da udal kiroldegian bost eta hamabi urte arteko haurrentzat. 9.30etik 12.30ear. Sarrera doakoa izango da kirol zerbitzuko bazkideentzat eta gainontzekoak 3,10 euro ordaindu beharko dituzte.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria