Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Udalak kultur etxeko kafetegi zerbitzua eskaini die irabazi asmorik gabeko taldeei 

Lasarte-Oriako Udalak lerro hauen bidez animatu nahi ditu udalerriko irabazi asmorik gabeko GKE, entitate eta taldeak eskaera egitera Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegiko zerbitzua beren gain hartzeko Xpression zirkuituko kontzertuetan. Gazteria eta Festetako sailak udalerriko agente ezberdinak bere ekintzetan inplikatzeko lanarekin jarraitzen du horrela eta, aldi berean, lagundu egiten die beren kausan.

Ekimen honen bidez, kafetegiko zerbitzuarekin lortzen den diru sarrera ardura hartzen duen taldeak duen helburuan laguntzeko izango da.

Gazteria eta Festetako sailak hitzarmen bat sinatu berri du Xpression kultur elkartearekin eta horren bidez musika estilo askotariko taldeek bisitatuko dute udalerria, kultur etxeko kafetegian kontzertuak izango baitira ostiraletan hamabost egunero.
Lasarteoriatarrei aisialdirako aukera berri bat eskaintzetik dator hitzarmenaren ideia.

Kafetegiko zerbitzua hartzeko eskaera instantzia bat beteta egin behar da Udaletxean eta horretan zehaztu beharko da Manuel Lekuona kultur etxeko kafetegiko zerbitzua eskatzen dela Xpression zirkuituko kontzertuetarako. Egunen banaketa jasotzen diren eskaeren arabera egingo da.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria