Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Errege Magoentzako gutunen lehen lehiaketa antolatu du Udalak 

Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria eta Festetako sailak Errege Magoentzako Gutunen I. Lehiaketa antolatu du. Horretan parte hartu ahal izango dute udalerriko 8 urte arteko neska-mutilek (2009ko urtarrilaren 5ean 9 urte bete ez dituztenek).

Helburua da gaztetxoenek beren ametsak, ilusioak, nahiak, eta abar azaltzea. Gutuneko gaiak norberaren aukerakoak izango dira eta jaso ditzakete munduan, gizartean edo eskolan nahi diren aldaketak edota nahi pertsonalago edo materialagoak.

Eskutitza euskaraz edo gaztelaniaz idatzi ahalko da, eta gehienez ere mila karaktere izan beharko ditu (zuriune eta guzti, 15 bat lerro). Gutun bakarra onartuko da parte hartzaile bakoitzeko eta horietako bakoitzaren bukaeran jarri beharko ditu haurrak izen-abizenak, adina, helbidea eta kontakturako telefonoa.

Abenduaren 31ko 13.00ak baino lehen aurkeztu edo bidali beharko da helbide honetara: Lasarte-Oriako Gazte Informazio Bulegoa, Manuel Lekuona kultur etxea, Geltoki kalea 18, 20160 Lasarte-Oria.

Epaimahaiak kontuan hartuko du testuen kalitatea, originaltasuna eta naturaltasuna, bai halaber horien balio positiboak, eta baztertu egingo dituzte heldu batek zuzenean esku hartu duela sumatzen zaienak. Epaimahaia Festen arloarekin eta Errege Magoen desfilearekin zerikusia duten pertsonek osatuko dute.

Lehiaketak bi kategoria izango ditu, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, eta bi horietako irabazleek Errege Magoek erabakitzen duten saria jasoko dute. Gainera, gutun saridunen idazleek irakurri egingo dituzte Errege Magoei urtarrilaren 5ean Okendo plazan egiten zaien ongi etorrian.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria