Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Zenbait ekitaldirekin ospatuko da minusbaliotasuna duten pertsonen eguna 

Datorren abenduaren 3an Pertsona Minusbaliatuen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Jalgune aisialdi taldeak, Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailaren laguntzarekin, zenbait ekintza antolatu ditu asteburu honetarako.

Larunbatean, 18.30ean, jaialdi bat izango da Manuel Lekuona kultur etxean eta horretan parte hartuko dute Semblante Andaluz elkarteko abesbatza rozieroak, Ttakuneko batukada taldeak, Ostadarreko neskek eta Euskararen VII. Maratoiko zortzikoteko hiru kidek. Horiek guztiek Jalguneko gazteek prestatu dituzten koreografietan parte hartuko dute. Gainera, jaialdian izango dira baita ere elkartea sortu zenetik 18 urte hauetan pasa diren begirale gehienak.

Iganderako, bazkaria antolatu dute eta horretan izango dira Jalguneko gazteak eta beren senideak, begiraleak eta urte hauetan guztietan aisialdi taldeari laguntza eman dioten elkarteak.

Gizarte Zerbitzuen sailetik horrelako ekitaldien garrantzia azpimarratu nahi dute eta, orokorren, elkarteak duen garrantzia, izan ere, minusbaliotasuna duten pertsonen arteko harremana sustatzen du eta pertsona horien gertutasunaren eta integrazioaren alde lan egiteko espazioak sortzen ditu. Lurdes Acevedo saileko lehendakariak azaldu duenez, “jaialdirako sarrera doakoa izango da eta ahalik eta jende gehiena joatea nahi dugu gazteak protagonista garrantzitsu bezala eta babestuta sentitu daitezen”.

Bestalde, Udalak epe laburrean prestatuko du Jalgune elkartearentzako lokal berria, Loidi-Barreneko anbulatorioan kokatuko dena. Espazio handia izango da, elkartearen beharrei hobeto egokitua.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria