Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Sahararen inguruko erakusketa izango da Kultur Etxean 

Datorren azaroaren 17tik aurrera “Amets bat eraikitzen” erakusketa ikusteko aukera izango da Manuel Lekuona kultur etxean, argazkien bidezko ibilbide bat saharar biztanle errefuxiatuen egunerokotasunean. Asier Bastida argazkilariaren lana hilaren 28ra arte egongo da ikusgai, 18.00etatik 21.00etara.

Erakusketa Euskal Fondoak antolatu dituen sentsibilizazio ekintzen artean dago, 2008 “Ekialdeko Saharan giza eskubideen babeserako nazioarteko urtea” izendatu izanagatik.

31 argazkien bidez -20 zuri-beltzean eta 11 koloretan- amets baterantz doan herri nomada baten existentzia ikusi daiteke. Salaketa bat da, eta era berean Saharar Herriaren erresistentziari, bere jendeari, omenaldia; haiek baitira irudi hauen benetako protagonistak.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria