Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Udalak emakumeen parte-hartzea bultzatuko du kirol-jarduera federatuan 

Kirol federatuan emakumearen parte-hartzea bultzatu asmoz, Lasarte-Oriako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Lasarte-Oria Kirol Elkartearekin (Judoko eta Atletismoko atalak), Ostadar Kirol Fundazioarekin (Futbola) eta Buruntzaldea Igeriketa eta Kirol Taldearekin.

Hitzarmenean 18.000 euroko laguntza jasota geratu da urtebeterako. Udalak kirol taldeei ematen dien babes ekonomiko horren helburua da kirol-jarduera federatuan emakumeen parte-hartzea bultzatuko duten egiturak sustatzea.

Sinatzen diren hitzarmenek urtebeteko iraupena izango dute. Laguntza hauek ez dute jarraipen-espiriturik, haien iraupen-muga 2011 urtean ezarri baita. Beraz, kontuan izan behar da ezen, hitzarmenaren azken helburua dela beren jarduera autonomoki garatzeko gaitasuna duten eta kirol eta finantza alorrean orekarako bermea duten kirol-egiturak bultzatzea.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria