Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Aparkaleku ereduei buruzko prozesu parte-hartzailearen emaitzak 

Aparkaleku edo garaje bat eskuratzeko garaian herritarrentzako eredu interesgarriena ezagutzeko asmoz, Lasarte-Oriako Udalak inkesta bat martxan jarri zuen joan den uztailean. Guztira 2.300 liburuxka banatu ziren etxebizitzetan, epe ertain eta laburrean Udalak izango dituen aparkalekuetatik gertuen dauden zonaldeetan (osasun zentro berria eta Tajamarreko errotondaren ondoan eraikitzen ari diren etxebizitzetan).

Denera 55 izan dira Udalak erantzunda jaso dituen inkestak. Parte hartu duten herritarren artean gehienek aparkatzeko garajea erosteko interesa azaldu dute (61,82%). Alokairua nahiago duten pertsonen portzentajea %30,9 da, eta %7,28k kontzesioan nahiko luke.

Bestalde, gauetarako bono bat eskuratzeko aukerari dagokionez, 20.00etatik 8.00etara eta asteburuan aparkalekua ziurtatuta edukitzeko, %36,7k interesa izango lukeela azaldu du eta %49,1k ezekoa eman du.

Prozesu parte-hartzaile honen bidez Udala herritarren lehentasunen jakinaren gainean dago eta erantzun hobea emateko aukera izango du. Jakinda askorentzako arazo handia bihurtu dela autoa Lasarte-Orian aparkatzea, Udala lanean ari da zailtasun hori ahal den neurrian arintzeko.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria