Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Guaraná pop taldeak kontzertua eskainiko du Lasarte-Orian 

Alacanteko Guaraná pop taldea Lasarte-Orian izango da larunbat honetan, urriak 4. De lao a lao beren disko berria aurkeztuko dute Andatza plazan 23.00etatik aurrera eskainiko duten kontzertuan. Sarrera doakoa izango da.

De lao a lao taldearen bosgarren diskoa da 2000. urtean beren lehen lana argitaratu zutenetik, El efecto Guaraná. Taldekideek heurek ekoiztu dute, Juanra Arnaiz eta David Navarrok, eta Melendi asturiarraren laguntza izan dute abestietako batean.

Beren soinua mediterraneoko rocka edo rock latinoa bezala definitzen dute eta ohikotasunean inspirazio hartu dutela azaldu dute, beren lagunek kontatutako istorioetan. Larunbatean eskainiko duten kontzertuan beren azken diskoa osatzen duten hamahiru abestietako batzuk entzuteko aukera izango da, eta baita aurreko lanetatik berreskuratutako zenbait.

Ekimena Udaleko Gazteria eta Festetako sailak antolatzen dituen zita musikalen baitan kokatzen da. Horien helburua da lasarteoriatarren musika eskaerak asetzea eta ahalik eta estilo gehienak bere baitan hartzea. Modu honetan Udalak jarraipena eman nahi dio orain dela urtebete Despistaos taldearen bisitarekin sortutako aurrekariari, gazte ugari bildu zituena. Ondoren udalerrian izan dira Pedro Javier Hermosilla, Ismael Serrano edo Ken Zazpi, beste batzuen artean.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria