Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Lasarte-Oriako V. Akordeoi Jaialdia izango da larunbatean 

Akordeoi doinuek udalerria beteko dute larunbatean. Musika tresna hori ardatz duen Lasarte-Oriako bosgarren jaialdia ospatuko da eta zita horretan izango dira Sabadelleko Kontserbatorioko Akordeoi Orkestra, Zoltan Orosz hungariarra eta Zero Sette Akordeoi Orkestra.

Udalak eta Zero Settek antolatzen duten jaialdia, Kutxaren laguntzarekin, 2004 urtean ospatu zen lehenengoz eta nazioarte mailan ospe handia lortu du dagoeneko. Horren erakusgarri da zenbait talde itxaron zerrendan daudela parte hartzeko beren interesa agertu ondoren.

Bosgarren edizio honek saio berezi bat izango du. Aurtengo karteleko artisten errepertorioa entzun aurretik, Zero Setteko bazkide den 85 urteko Mariano Vallés lasarteoriatarra izango da hasierako artista, Aitor Lasa bere irakaslearekin batera.
Gainera, eta edizio bakoitzeko ohitura bilakatu den moduan, Lasarte-Oriako orkestrak pieza berri bat estreinatuko du, La leyenda del beso.

Akordeoi jaialdia 19.30ean izango da Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan. Sarreraren prezioa 4 euro da.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria