Joan den irailaren 4 eta 5ean Ana Urchueguia alkatea Tokiko Gobernuen Iberoamerikako III. Foroan izan zen, El Salvadorren, Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioko ordezkari gisa. Bertan bildu ziren Latinoamerikako eta Europako 21 herrialdetako 170 alkate baino gehiago.
Gazteria eta Garapena; Tokiko Politika Publikoak izenburupean, foroaren helburua izan zen elkarren arteko estrategia bat eratzea eta, aldi berean, Estatuburu eta Gobernuburuen XVIII Iberoamerikako Goi-Bilerarako ekarpenak egitea, urrian El Salvadorren izango dena.
Batetik, gazteriaren eta garapenaren arteko harremana landu zuten, biztanleriako sektore horrekin tokiko gobernu ezberdinek egin dituzten esperientziak aztertuz. Gainera, Iberoamerikako Tokiko Autonomiarako Karta baten egokitasuna tratatu zuten, Estatuaren deszentralizazioari buruz esparru komun bat eta elkarren arteko printzipioak ezartzeko.
Ana Urchueguiak foroari amaiera eman zion San Salvadorreko alkatearekin batera, Violeta Menjívar.