Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Udalak zarata mailak gutxitzeko neurriak eskatu ditu 

Lasarte-Oriako Udalak alegazio idatzi bat aurkeztu dio Gipuzkoako errepideen zarata mapari. N-1 errepidearengatik bereziki eragindako udalerria izanik, Udalaren asmoa da herritarren interesak defendatzea eta gaur egun jasaten diren zarata mailak murrizteko neurriak hartu daitezen saiatzea.

70 eta 74 dezibelio arteko zaratak jasaten dituen populazio kopuru handiena du Lasarte-Oriak Gipuzkoa mailan, eta Munduko Osasun Elkarteak 55 dezibelioko neurriak aholkatzen ditu egunez. Gainera, Gipuzkoako udalerri bakarra da non leku batzuetan 75 dezibeliotik gorako zarata mailak jasaten diren. Iñaki Mugica alkateordeak idatzian azaltzen duenez, “egoera jasanezina da eta zuzentzeko neurriak eskatzen ditu lehen bai lehen”.

Idatzian aipatzen denez, “errepidearen eraginpean dauden zonalde gehienak N-1 egin baino lehenago urbanizatutakoak dira eta hori kontuan hartu beharko litzateke zuzentzeko neurriak hartzeko garaian”. Udalaren ustez, “Diputazioak egoera zuzendu beharko luke Ekintza Plan bat eginez, eta plan horrek, batetik, eragindako populazioa gutxitu beharko luke eta, bestetik, eraginpean dagoen azalera gutxitu eta errepide inguruan dagoen kalitate akustikoa hobetu”.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria