Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Alegazio berri bat errausketa plantaren kokalekuari 

Lasarte-Oriako Udalak alegazio berri bat prestatu du Zubietako zonalde altuan (Arzabaleta) errausketa planta jartzeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa Puntualaren Aurrerapenaren aurrean.

Hasteko, alegazioan aipatzen da Donostiako Udalak aldaketa puntuala aurkezten duela inolako erreferentzia dokumenturik gabe, Eusko Jaurlaritzak igorri behar zuena, eta modu honetan ez da legea betetzen.

Idatziko beste iradokizunetako batek jasotzen duen moduan, plantarentzako kokalekua irizpide urbanistikoak kontuan hartuta hautatu da eta ez tankera horretako azpiegitura bat hartzeko lurraldearen ahalmen eta gaitasuna kontuan izanda.

Alegazioak azpimarratzen duenez, aldaketa puntualak ez du betetzen Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2020, Eusko Jaurlaritzak onartu zuena 2006ko ekainaren 6an.

Bestalde, irisgarritasunari irtenbidea emateko bide berri proposatzen da N-1 errepideari lotuta. Azterketa osatu batek kontuan izan behar zuen zein eragin izango duten jarduera horiek lurraldean, eta bereziki Lasarte-Orian.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria