Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/04/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
      Laguntza

Bilerak elkarteekin 

Elkarteei gerturatzeko eta beren kezkak eta proposamenak zuzenean ezagutzeko, Jesús María Zaballos alkatea banan-banan biltzen hasiko da udalerriko talde ezberdinekin. Alkatetzatik abian jarri den ekimena da eta bere baitan hartuko ditu bizilagun elkarteak eta kiroletakoak, kulturakoak eta sozialak.
 
Horietako gehienekin dagoeneko lan egin badu ere, Gazteria eta Festetako eta Kiroletako sailetan, lehenengo kontaktu zuzena izango da alkate bezala eta elkarte bakoitzaren egoitzara joango da. Bertan beren kezkak ezagutuko ditu, lan ildo jarrai bat sortuko delarik.
 
Lasarte-Oriako Udaleko alkatetza berehala hasiko da talde ezberdinekin harremanetan jartzen hitzorduak zehazteko.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria