Gazteria eta Festetako batzordeak aho batez onartu du, alkatetzak proposatuta, datozen San Pedro jaietako egunak aldatzea. Asteburura pasako dira, beti ere, ekainak 29a errespetatuz. Horrela, aurten ekainaren 26tik 29ra izango dira.
Jendeak parte hartzeko aukera gehiago izatea bilatzen duen ekimena da, aldi berean aisia eta loaldia uztartu nahian asteburuarekin bat eginez.
Herritar ugariren eta ostalarien eskariak jaso ondoren, gobernu taldeak erabaki zuen aldaketa proposatzea, hurrengo sanpedroetan isla izango duena.
Jesús Mª Zaballos alkatearen hitzetan, “aurreko urteetan momentuko akordioak egin izan ditugu ostalariekin zenbait jarduera festen aurreko asteburuan egiteko, izan ere, jendetza gehieneko egunak izaten baitira”. “Oraingo honetan erabaki dugu zuzenean egunak aldatzea, guztiontzako onuragarria izango delakoan”.
Alkateak aurreratu duenez, emaitza ona bada, hemendik aurrera dinamika hau jarraituko da urtez urte San Pedro jaietako egunak zehazteko.