Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/03/12
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Lasarte-Oriako Udalak 435.243€ bideratu ditu familiei laguntzeko 

Lasarte-Oriako alkatetzak jakinarazi duenez, Udalak, Gizarte Zerbitzuetako sailaren bidez, 435.243€ bideratu ditu 2009an familientzako diru laguntza gisa. Udalerriko 236 izan dira onuradunak.
 
Gizarte Zerbitzuen konpromiso eta funtzioetako bat da harrera eta laguntza ematea egoera zaila pasatzen duten pertsonei, gehienetan bizimodu duin bat aurrera eramateko gastuak beren gain hartzeko ezintasunagatik.
 
Diru laguntzen partidak hiru programa hartzen ditu bere baitan. Batetik, Emergentzia Sozialeko Laguntzen Programa eta Familientzako Laguntza Programa, biak ohiko eta ez ohiko gastu konkretuei aurre egiteko ezintasuna duten pertsonentzako. Eta, bestetik, Babes Sozialeko Programa (familia interbentzioa).
 
Emergentzia Sozialeko Laguntzei dagokionez, kontzeptuka banatuta, laguntza kopuruen %54,45 (251.143€) etxebizitzaren alokairuari aurre egiteko arazoak dituzten pertsonentzako bideratu da. %25,25 (45.309 €) etxebizitzen mantenura zuzendu zen eta %10,89 (46.545€) interesei eta kredituen amortizazioei, beren egoera ekonomikoarengatik hipotekari aurre egiteko ezintasuna dutenentzat. Aldez aurreko zorpetzeengatiko laguntzak %6,93 izan dira (19.329€), %1,98 (2.843€) lehen mailako beharrentzako eta %0,5 (959€) altzarientzako.
 
Diru-laguntza ekonomikoez gain, 2009an Gizarte Zerbitzuetako sailak, Gurutze Gorriaren Lasarte-Oriako bulegoarekin batera, oinarrizko janariaren bi banaketa burutu ditu (arroza, azukrea, zerealak, gailetak, irina, esnea, pasta, eta abar). Emergentziazko laguntzak dituzten familiak izan dira onuradunak. Uztailean 5.007kg banatu ziren 138 familia artean, guztira 336 pertsona onuradun. Abenduan 4.879kg banatu ziren 127 familia artean, 286 pertsonentzako guztira.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria