Urtean zehar Atsobakar egoitzan egiten diren ekintzen baitan, datorren igandean, abenduak 13, familien bigarren festa izango da. Egun berezia da eta horretan aiton-amonek beren senideekin disfrutatzeko aukera izango dute zenbait ekintzetan parte hartuz.
Aurreko festaren ildoa jarraituz, Gizarte Zerbitzuetan buelta bat eman nahi zaio egoitzari eta, erreforma orokorraz gain, ateak zabaldu nahi dituzte herritarrek eta senideek ezagutzeko eta bertan daudenen bizitzan parte hartzeko. Motibazio gehiago izan ditzaten sustatu nahi da, bizia eman.
Programari dagokionez, 16.00ak eta 16.30ak artean senideei harrera egingo zaie. Jarraian, eta 17.30ak arte, aiton-amonen argazkien proiekzioa egingo da musikarekin batera.
Ondoren, 17.30etik 18.00etara, merienda banatuko da. 18.00etatik 19.00etara Amalur eskolako musikariek saio bat eskainiko dute.
Ekintza guztiak areto nagusian izango dira, eta egoitzako sarreran egoileek egindako eskulanak egongo dira ikusgai.