Kirol federatuan emakumearen parte-hartzea bultzatu asmoz, Lasarte-Oriako Udalak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Lasarte-Oria Kirol Elkartearekin (Judoko eta Atletismoko atalak), Ostadar Kirol Fundazioarekin (Futbola) eta Buruntzaldea Igeriketa eta Kirol Taldearekin.
Guztira 14.311 euroko laguntza banatuko da. Horren helburua da kirol-jarduera federatuan emakumeen parte-hartzea bultzatuko duten egiturak sustatzea, beti ere, egitura horien proiekzioa eta interesa Udalaren kirol-politikarekin bat datorrenean.
Emakumeek kirol federatuan parte-hartze eskasa dutela ikusirik, Lasarte-Oriako Udalak laguntza hauek garatzea erabaki zuen emakumeenganako diskriminazio positiboa eginez.
Sustatze-lan hau herriko kirol-elkarteekin lankidetza hitzarmenak sinatuz gauzatzen da. Horietan, plan honetan finkatutako helburua betetzeko bi parteek beren gain hartzen dituzten betebeharrak jasotzen dira.
Hitzarmenek urtebeteko iraupena dute. Ez dago jarraipena emateko asmorik iraupen-muga bezala 2011 urtea ezarri baita. Azken helburua da beren jarduera autonomoki garatzeko gaitasuna duten eta kirol eta finantza alorrean orekarako bermea duten kirol-egiturak bultzatzea.