Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/03/12
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Udalak lokal bat utzi dio Karate Senshu Kirol Elkarteari 

Lasarte-Oriako Udalak lokal bat utzi dio udalerriko Karate Senshu Kirol Elkarteari gizarte egoitza moduan erabiltzeko. Ana Urchueguia alkateak eta Rafael Andreu Senshuko arduradunak hitzarmena sinatu dute eta, horren bidez, baimena ematen zaie osasun zentro berrian kokatuta dauden lokaletako bat bulego gisa erabiltzeko. Balio anitzeko gela bat ere badago eta bilera edo batzarretarako erabili ahal izango dute.

Kiroletako sailak deialdi irekia egin zuen udalerriko taldeek eskaera egin zezaten beren jarduera lokal berri horietan kokatzeko. Dagoeneko bost elkarte kokatu dira bertan: Lasarte-Oria Kirol Elkartea, Texas Lasartearra, Buruntza Igeri Taldea, Buruntzazpi Txirrindulari eskola eta Karate Senshu Kirol Elkartea.

Mantentze-lanaren, argi indarraren eta hasierako ekipamenduaren kargak Udalaren kontura izango dira, eta lagapenaren iraupena Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak erabakitzen duenaren araberakoa.


| Kale Nagusia, 22 - 20160. Telefonoa: 943 376055, Faxa: 943 372659 | © 2007 Lasarte-Oriako Udala · Ayuntamiento de Lasarte-Oria